2020. Urteko horma-irudia egiteko lehiaketa

Publicado en eventos, Exposiciones, Prensa, TXOKO MENDIBILE el Miércoles, 12 febrero 2020

CONCURSO MURAL 2020 EUS-JPG

“TxakolinEtxea” HORMA-PINTURAREN LEHEN ZATIAREN PROIEKTURAKO ETA HORI AURRERA ERAMATEKO LEHIAKETA, LEIOAKO MENDIBILE JAUREGIA ELKARTEAK SUSTATUA.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterraren eta Leioako Udalaren kolaborazioarekin.

Leioako Mendibile Jauregia Elkarteak lehiaketa honen deialdia egiten du, Elkarteak zehaztutako helburuak oinarri, arte eta kulturarik gazteena sustatzeko xedez.

 

1. PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa hau irekita dago Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, 2019/2020. ikasturtean, matrikulatuta dauden ikasleentzat, baita aipatutako fakultatean ikasketak amaitu dituztenentzat ere, oraindik ez badira hamar urte baino gehiago igaro ikasketak amaitu zituztenetik.

Aurreko baldintzak betearren, azken deialdian irabazlea suertatutako egileak ezingo du aurtengo deialdian aurkeztu.

 

2. MODALITATEA

Leioako Mendibile Jauregiko (Mendibile 42) behe hormetan pintatzeko den horma-irudi proiekturako lehiaketa irekia. Oinarriekin batera, hormen argazkiak doaz, zehaztuz horma-irudia zein zonaldetan egin behar den.

 

3. GAIA

Edizio honetarako gaia librea da, baina positiboki baloratuko da eraikina Bizkaiko TXAKOLIN ETXEA dela aintzat hartzea.

 

4. IZEN-EMATEAK

Proiektuetan, nahitaez agertu behar da autorearen izena eta abizena. Hauek egongo dira proiektuaren atzeko aldean, inoiz ere proiektuaren aurreko aldean Lehiaketara aurkeztuko diren lanek, nahitaez, proiektuaren izenburu bat eduki behar dute identifikazioa errazteko.

Lanak paperean aurkeztuko dira (A2 tamainakoak askoz jota) eta euskarri zurrunean (kartoi-luman) montatuta. Aurkeztuko dira erakusgai jarriko diren moduan.

Lanekin batera, 2019/2020. ikasturteko matrikulari dagokion frogagiriaren fotokopia erantsiko da, edo hala badagokio, ikasketak amaitu izanaren ziurtagiria. Gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira biak, eta gutun-azalaren kanpoaldean, izenburua eta autorearen izen-abizenak jarri beharko dira, harremanetarako telefono zenbaki batekin.

 

5. AURKEZTEKO EPEA

Lanak aurkezteko epea 2020ko otsaliaren 17tik martxoaren 6ra izango da, biak barne. Leioako Mendibile Jauregiko ordutegia lanak entregatzeko: asteartetiklarunbatera, 12:00-13:00 eta 17:00-19:00. Horrez gain, Leioako UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko atezaintzan ere entregatu ahal izango dira lanak, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara.

 

6. EPAIMAHAIA

Bost pertsonez osatuta egongo da epaimahaia: UPV/EHUko ordezkariak, Mendibile Jauregia Elkarteko ordezkariak eta Leioako Udalekoak.

 

7. LANAK HAUTATZEA

Epaimahaiak aukeratuko du, aurkeztutako lanen artean, lehiaketarako zeintzuk onartzen diren. Lan horiekin, erakusketa egingo da Leioako Mendibile Jauregiko erakusketa aretoan, 2020ko martxoan eta apirilean zehar.

 

8. EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

Erabakia publikoa eta atzeraezina da, eta martxoaren 13ko 13:00etan emango da, Leioako Mendibile Jauregian. Horretarako, prentsaurrekoa egingo da Jauregiko instalazioetan.

Epaimahaiak, hala baderitzo, lehiaketa saririk gabe uztea eskubidea du.

 

9. ERAKUSKETARAKO HAUTATUAK IZANDIREN BAINA SARIRIK JASO EZ DUTEN LANAK ERRETIRATZEKO EPEA

Erakusketarako hautatuak izanik SARIRIK JASO EZ duten proiektuak erretiratzeko epea 2019ko maiatxaren 11etik 17era bitartekoa izango da, Mendibile Jauregian bertan. Epea igarota, antolakuntzak ez du ardurarik hartuko aurkeztutako originalak entregatzeko.

Oharra: lanak hartzeko ordutegia 12:00-13:00 eta 17:00-19:00 izango da.

 

10. SARIA

Sari ekonomikoa Leioako Mendibile Jauregia Elkarteak ordainduko du. Lanik eta horma-irudi proiekturik onenerako saria HIRU MILA (3.000) EUROKOA izango da.

Saria bi epetan ordainduko da: lehen MILA ETA BOSTEHUN (1.500) EUROAK saria irakurri eta entregatzeko ekitaldian ordainduko dira.

Bigarren MILA ETA BOSTEHUN (1.500) EUROAK horma-irudia amaitutakoan ordainduko dira.

 

11. PROIEKTU IRABAZLEA AURRERA ERAMATEA

Proiektuaren irabazleak horma-irudia egiteko zuzendaritza teknikoaren ardura izango du. Horma-irudia 2020ko apirilean egingo da.

Beharrezko material, aldamio, lizentzia eta gainerako gastu guztiak Mendibile Jauregia Elkarteak ordainduko ditu.

Proiektuaren irabazleak lana margotzeko laguntzailerik behar izanez gero,  Pintura Masterreko praktiketako ikasleak hartuko dira.

 

12. OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiak aurreikusitaez dauden arazoak edo egoerak konpontzeko hartzen dituen erabakiak onartzea eta ados egotea dakar.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen edozein egoera lehiaketako antolakuntzak ebatziko du egokien deritzon moduan.

 

13. KONTSULTAK

Komisarioak: Marcos Castanedo

Edozein kontsultatarako:

Email: concurso.mural.mendibile@gmail.com

Tlf:639 048 030

 

e25d04c4-f5dd-40cd-b63c-6443508f47b9 41defea5-5314-420a-9b5c-a20405091c36 5758eb16-3a9f-4db3-b591-61a5673d1975

Translate »