Alba Rebollo Mendibile Jauregiko 4. Mural Lehiaketako irabazle

Publicado en Sin categoría el Martes, 20 marzo 2018

Artista bizkaitarrak bere “Etxeko Ain” obra apirilean garatuko du
2015an hasitako lehiaketako lau muralen lehen seriea bukatuz Bizkaiko
Txakolina Jatorrizko Izendapenaren egoitza apaintzeko.

Lehiaketak, maila handiko 15 proposamen elkartu zituena, Pablo
Zabala, Katixa Goldaracena eta Ainhoa Coloradoren lanak aintzatetsi
zituen aipamen bereziekin.

Alba Rebollo Mendibile Jauregiko 4. Mural

Lehiaketako irabazle

2018ko martxoak 18
Alba Rebollo izan da Mendibile Jauregiko 4. Mural Lehiaketako
irabazlea “Etxeko Ain” proiektuarekin eta Leioako jauregiaren sarreraren
aurrekaldeko aldaparen harresian gauzatuko da, Bizkaiko Txakolina
Jatorrizko Izendapena eta Batzorde Arautzailearen egoitza.

Mural Lehiaketako 4. edizioa, Mendibile Jauregiak antolatzen
duena (Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udaletxea eta Bizkaiko Txakolina
Jatorrizko Izendapena), Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Arte
Ederren Fakultatearekin bat, Alba Rebollo irabazle aukeratu du “Etxeko
Ain” proiektuarekin.
Mendibile Jauregiko mural lehiaketarako, Alba Rebollok
txakolinaren eta bere historiaren inguruko azterketa txikia garatu zuen.
“Bere zain etimologikoa oso iradokitzailea iruditu zitzaidan, Etxeko Ain,

“etxerako adina” esan nahi duena”. Hondoko estanpaturako mahats-
mordo geometrikoa sortu nahi nuen, mahatsetan, mahastian eta

Txakolinan inspiratutako kolore eta motiboak erabiliz” dio artista
irabazleak.
Alba Rebollo “maila handiko” 15 proposamen aurkeztu diren
lehiaketan izan da garaile, Mendibile Jauregia Elkarteko arduradunek
azpimarratu zutenez. Mural Lehiaketako 4. edizioko aipamen bereziak
Pablo Zabala, “Bodegón” proeiktuarekin; Katixa Galdaracena, “Haizea
Egoa” proiektuarekin eta Ainhoa Coloradorentzat, “Deconstrucción de
un viñedo” obrarekin, izan ziren.

Alba Rebollok apirilean gauzatuko du obra Mendibile Jauregiaren
sarrerako aurrekaldeko aldaparen harresian, lehiaketa artistikoa
burutzen den azalera zabalenean, 50 metro karratuko eremua duelako.
Mendibile Jauregiaren 4. edizioako Mural Lehiaketarekin Bizkaiko
Txakolinaren egoitza apaintzen duten obra saila burutzen da. Lehen
edizioan Pablo Astrain izan zen garaile “La Huella” margolanarekin”,
2015.ean merenderoaren harresian margotu zena. Mural Lehiaketako 2.
eta 3. edizioak Aritz Muguerzak, “Mahatsa Bizirik” eta “Bizkaiko Urre
Koloreko Sekretua” lanekin, irabazi zuen, eraikuntzako erdiko eta alde
bateko sarreren harresian margotu zirenak. Hurrengo urtean, Mendibile
Jauregiak muralen bigarren saila hasi nahi du, merenderoko harresiaren
berrikuntzarekin.
Mendibile Jauregiko arduradunek Alba Rebollo artistari
asteazkenean martxoak 21ean emango diote saria. Gainera, aurten
aurkeztutako proposamenen erakusketa inauguratuko da maiatzaren
erdialderaino disfrutatu ahal izango dena. Lehiaketaren komisarioak
Ziortza Pereira eta Alba de Lucas dira.

Mendibile Jauregia, Bizkaiko Txakolina Izendapenak garai berria hasi du ekitaldi
enpresarial, artistiko, gastronomiko eta aisialdirako zabalkuntza, dinamizazio eta
promozio zentru bezala. Zentroak Jatorrizko Izendapena gehitu nahi du Bizkaiko
Txakolinaren zabalkuntzan, bai arlo nazionalean zein internazionalen, Leioako ekintza
ekonomiko, sozial eta kulturala estimulatuz gainera.
Mendibile Jauregia, punto estrategikoan kokatuta dago, Bilboko aireportutik 10
kilometrotara, 20.000 metro karratuko parke baten barruan kokatzen da eta 200
kotxeentzat lekua duen aparkalekua du. Eraikin dotore honek, XVII-XVIII mendeko
landa jauregi bat da 2007an berrituta Lan Tailerreko ikasleen partehartzearekin. Hala,
udalerri bizkaitarraren ondare arkitektonikoa egoera onean mantendu eta
berreskuratzea du helburu.
Mendibile Jauregiaren instalakuntza, 1.471 metro kuadroko azalera duena, lau
solairuetan banatuak, ekitaldi eta aurkezpenentzako leku zabala eskaintzen dute, 80
pertsonentzako lekua duen hitzaldi gela batekin. Gainera, 150 pertsonentzako lekua
duen ekitaldi aunintzeko sala bat dauka, bilera gela edo erakusketa aretoa. Eraikinak
dastaketa eta ekintza gastronomikoak egiteko gela du baita ere, Txakoli interpretazio
zentrua eta ardo honen dastaketa eta euskal labeleko produktuen salmentarako
denda.