Aritz Muguerzak irabazle bezala errepikatzen du 3. Mendibile Jauregiko Mural Lehiaketan

Publicado en Sin categoría el Miércoles, 8 marzo 2017

● Artista bilbotarrak hurrengo egunetan hasiko ditu margo lanak Leioako Jauregiko sarrerara, Bizkaiko Txakolina

● Txapelketak, maila handiko 20 proposamen elkartu ondoren, Iker Vazquez Arteche, Enara Conde eta Aitziber Igartua eta Gabriel Coca Bandres-en lanak aintzatetsi zituen aipu bereziarekin

mural_leioa

Mahatsa bizirik, iazko 2. Mendibile Jauregiko Mural Lehiaketaren diseinu irabazlea.
Egilea: Aritz Muguerza

 

Aritz Muguerza izan da 3. Mendibile Jauregiko Mural Lehiaketako irabazlea berriz ere, “Bizkaiko Urre Koloreko Sekretua” lanarekin, Leiako jauregiaren beheko harresietan burutuko dena, Bizkaiko Txakolinaren Kontseilu Arautzailearen egoitza. Mural Lehiaketako 3. Edizioa, Mendibile Jauregia Elkartak antolatuta (Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udaletxea eta Bizkaiko Txakolina Izendapena), Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Arte Ederren Fakultatearen laguntzarekin, Aritz Muguerzak errepikatu du irabazle bezala, “Bizkaiko Urre Koloreko Sekretuak” lanarekin.

 

Aritz Muguerza artista bilbotarra inposatu da maila altuko 20 proposamen aurkeztu diren lehiaketan, Mendibile Jauregia Elkarteako arduradunen esanetan. Mural Lehiaketako 3. Edizioko aipamen bereziak hurrengo artistentzatizan ziren: Iker Vázquez Arteche, “(G) Euria” lanarekin; Enara Conde eta Aitziber Igargua, “Iraganaren Islada” “Reflejos del pasado” proposamenarekin; eta Gabriel Coca Bandrés “Deconstrucción MMXVII” proposamenarekin.

 

Aritz Muguerzak, 2. Edizioko Mural Lehiaketako irabazlea izan zena “Mahatsa bizirik” lanarekin, bere proiektu berri “Bizkaia Urre Koloreko Sekretua” proiektuarekin errepikatu du, tranpantojoz egina, existitzen ez den hirugarren pisu bat irudikatzenn Mendibile Jauregiari ikusgaitasun handiagoa ematen diona. Muralaren azker aldean, Aritz Muguerzak aztarna digital handia margotu du koparen funtzioa egiten duena, eta txakolinarekin betetzen dena. Muralaren erdialdean harrijasotzaile itxurako bi mahats biltzaile aurkeztu dira. Gainera, jauregi historikoa goratu nahi izan da Buchingham Jauregia balitz bezala. Murala eskuin aldean betetzen da Bikaiko Txakolina logotipoarekin loredun diseinuan integratuz.

 

Artista bilbotarrak, 3.000 euroko saria lortu duena, “Bizkaiko Urre Koloreko Sekretua” obra landuko du hurrengo egunetan apirilaren lehen astean bukatuta egon dadin.
Deustoko artista, 2013an Arte Ederretan lizentziatua, eta hurrengo urtean UPV/EHUreko Pintura Masterra garatu zuena, Mendibile Jauregiko Mural Lehiaketaren 2. eta 3. Edizioko sariak beste errekonozimendu batzuei gehitu dizkie, hala nola, Lekeitiko 2015eko Festa kartel Lehiaketa, Armintzako Txapel Reggae Ehun Lehiaketa (2008 eta 2009) eta Amorebietako (2011) Zintzilik Lehiaketako 2. Saria.

 

Gainera, Aritz Muguerza, “Artea, futbola, kanpo bisual osagarriakk” doktorego tesia garatzen diharduena, Jesus María Lazkano margolariaren zuzendaritzapean, Alonsotegiko murala egin du, Carlos Baudiliorekin batera, “La explosión del silencio” dokumentalean isladatuta. Guggenheim Museoan Sol Lewitt muralean hartu du parte, Lutxanako Centro de iniciación profesionaleko mural proiektua egin du, Barakaldon. Gaur egun, margoen elaborazioan dihardu lanean, pribatuki, kirol arloko persona ospetsuentzat.