Aritz Muguerzak Mendibile Jauregiko horma-irudi lehiaketaren 7. edizioa irabazi du

Publicado en Sin categoría el Miércoles, 28 abril 2021

Aritz Muguerzak Mendibile Jauregiko horma-irudi lehiaketaren 7. edizioa irabazi du

Bere “Hatz-Mahatz” proiektua jauregiaren azpikaldean egingo da ekainak 4ean aurkezteko eta artista bilbotar honen obrari jarraipena emango dio lehenago saria bi aldiz lortu eta gero.

Ander Duarte Vigiola, Lexuri Pardo Altzibar eta Fernando Coutok aipamen berezia eta finalistak izan ziren “Etxeko Bazterrak”, “Mahatsa Ardatz Txakolina”eta “La Vendimia” lanekin, hurrenez hurren.

IMG_0392int

Aritz Muguerzak lortu du Mendibile Jauregia Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko Pintura Masterraren (EHU/UOV) eta Leioako Udaletxearen laguntzarekin,  antolatutako horma-irudi lehiaketaren 7. edizioko saria.

Artista bilbotarraren proiektua, “Hatz-Mahatz” izena duena, Mendibile Jauregiaren fatxada nagusian lehenago egin diren beren obrei jarraipena emango die, “Bizkaia Urre Koloreko Sekretua” eta “Mahatsa Bizirik”, lehiaketa honetako hirugarren eta laugarren edizioetan saririk altuena lortu zutenak.

Muguerzak Leioako jauregian hurrengo asteetan garatuko duen lanak, horma obra bakarra izango balitz bezala burutuko da. Aurkezpena ekainaren 4ean izango da eta egun beran hainbat ekintza kultural burutuko dira ere.

Antolatutako ekintzen artean Herri Kirolak erakusketaren eraberritzea dago, pandemia garaian geldirik egon dena. Gabriela Cuesta artista argentinarra izando da protagonista berria “desde la tierra” izenburua daramaten bere obren bildumarekin.

Horma-irudi lehiaketako epaimahaiak Ander Duarte Vigiolaren “Etxeko Bazterrak”; Lexuri Pardo Altzibaren “Mahatsa Ardata Txakolina”; eta artista brasildar Fernando Coutoren “La Vendimia” proiektuak ere aipamen bereziekin aintzatetsi ditu.

Mendibile Jauregiaren horma-irudi lehiaketak 3.000 euroko saria du eta Eskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean 2020/2021 ikasturtean ofizialki matrikulatuak dauden ikasleei zuzenduta dago.  Hala nola, haien ikasketak unibertsitate horretan beraien ikasketak azken 10 urteetan bukatu dituztenei ere.

Aurreko edizioak Javier Moure “Pisa con arte”; Alba Rebollo “Etxeko Ain” proiektuarekin, Pablo Astrain “Huella” marogarekin eta Aritz Muguerza lehen aipaturiko bi edizioetan  lanekin irabazi zituzten. 2020ean Pablo Astrain eta Pablo Zabalzak lortu zuten saria “Conversación en el templo” proposamenarekin.

Translate »