Horma-irudi Lehiaketa Mendibile Jauregia

Publicado en eventos, Prensa el Miércoles, 22 octubre 2014

mural euskera-page-001 (1)

“Txakolin Etxea” HORMA-PINTURAREN LEHEN ZATIAREN PROIEKTURAKO ETA HORI AURRERA ERAMATEKO LEHIAKETA, LEIOAKO MENDIBILE JAUREGIA ELKARTEAK SUSTATUA.

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterraren eta Leioako Udalaren kolaborazioarekin.

Leioako Mendibile Jauregia Elkarteak lehiaketa honen deialdia egiten du, Elkarteak zehaztutako helburuak oinarri, arte eta kulturarik gazteena sustatzeko xedez.

1. PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa hau irekita dago Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, 2013-1015 ikasturtean, matrikulatuta dauden ikasleentzat, baita aipatu fakultatean ikasketak amaitu dituztenentzat ere, oraindik ez badira hamar urte baino gehiago igaro ikasketak amaitu zituztenetik.

2. IZEN-EMATEAK

Proiektuetan, nahitaez agertu behar da autorearen izena eta abizena. Lehiaketara aurkezten diren lanek, nahitaez, proiektuaren izenburu bat eduki behar dute identifikazioa errazteko.

Paperean aurkeztuko dira eta kopia edo eranskin bat gehitu ahalko da euskarri informatikoan.

Lanekin batera, 2014-2015 ikasturteko matrikulari dagokion frogagiriaren fotokopia erantsiko da, edo hala badagokio, ikasketak amaitu izanaren ziurtagiria. Horrez gain, lehiaketarako inskripzio orria ere erantsi beharko da, lanak aurkezteko lekuan bete daitekeena. Gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira biak, eta gutun-azalaren kanpoaldean, izenburua eta autorearen izen-abizenak jarri beharko dira, harremanetarako telefono zenbaki batekin.

Lanak euskarri zurrunean (kartoi-luma) bukatuta aurkeztu beharko dira, erakusgai jarriko diren moduan.

Arte Ederren Fakultateko Atezaindegian edo Mendibile Jauregiko bulegoetan aurkeztu beharko dira, ezarritako ordutegiaren barruan. Behin lana entregatuta, jaso agiria emango da.

3. AURKEZTEKO EPEA

Lanak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 3tik azaroaren 21era bitartekoa izango da, biak barne. Leioako Mendibile Jauregiko ordutegia lanak entregatzeko: astelehenetik ostiralera, 12:00-13:00 eta 17:00-18:00. Horrez gain, Leioako UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko atezaindegian ere entregatu ahal izango dira lanak, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara.

4. MODALITATEA

Leioako Mendibile Jauregiko (Mendibile 42) behe hormetan pintatzeko den horma-irudi proiekturako lehiaketa irekia. Oinarriekin batera, hormen argazkiak doaz, zehaztuz horma-irudia zein zonaldetan egin behar den. Gehienezko tamaina, A2 izango da.

5. GAIA

Edizio honetarako gaia librea da, baina positiboki baloratuko da eraikina Bizkaiko TXAKOLIN ETXEA dela aintzat hartzea.

6. EPAIMAHAIA

Bost pertsonez osatuta egongo da epaimahaia: UPV/EHUko ordezkariak, Mendibile Jauregia Elkarteko ordezkariak eta Leioako Udalekoak.

7. LANAK HAUTATZEA

Epaimahaiak aukeratuko du, aurkeztutako lanen artean, lehiaketarako zeintzuk onartzen diren. Lan horiekin, erakusketa egingo da Leioako Mendibile Jauregiko erakusketa aretoan, 2014ko abenduaren 1eatik 15era.

8. ERAKUSKETARAKO HAUTATUAK IZAN DIREN BAINA SARIRIK JASO EZ DUTEN LANAK ERRETIRATZEKO EPEA

Erakusketarako hautatuak izanik SARIRIK JASO EZ duten proiektuak erretiratzeko epea 2015eko urtarrilaren 12tik 22ra bitartekoa izango da, Mendibile Jauregian bertan. Epea igarota, antolakuntzak ez du ardurarik hartuko aurkeztutako originalak entregatzeko.

Oharra: erakusketarako hautatzen ez diren proiektuak abenduaren 1etik 10era bitartean hartu beharko dira, Leioako Mendibile Jauregian. Epea igarota, antolakuntzak ez du ardurarik hartuko aurkeztutako originalak entregatzeko. Lanak hartzeko ordutegia: 11:00-15:00.

9. EPAIMAHAIAREN EPAITZA

Epaitza publikoa eta atzeraezina da, eta abenduaren 18ko 13:00etan emango da, Leioako Mendibile Jauregian. Horretarako, prentsaurrekoa egingo da Jauregiko instalazioetan.

10. SARIA

Sari ekonomikoa Leioako Mendibile Jauregia Elkarteak ordainduko du. Lanik eta horma-irudi proiekturik onenerako saria HIRU MILA (3.000) EUROKOA izango da.

Proiektuaren irabazleak horma-irudia egiteko zuzendaritza teknikoaren ardura izango du. Horma-irudia 2015eako apirilean egingo da.

Saria bi epetan ordainduko da: lehen MILA ETA BOSTEHUN (1.500) EUROAK saria irakurri eta entregatzeko ekitaldian ordainduko dira.

Bigarren MILA ETA BOSTEHUN (1.500) EUROAK horma-irudia amaitutakoan ordainduko dira.

11. PROIEKTU IRABAZLEA AURRERA ERAMATEA

 Proiektu irabazleari dagokion horma-irudia 2015eko apirilean egingo da, eta hori burutzeko zuzendaritza lehiaketaren irabazlearen ardura izango da.

Beharrezko material, aldamio, lizentzia eta gainerako gastu guztiak Mendibile Jauregia Elkarteak ordainduko ditu.

Lana margotzeko laguntzaileak Pintura Masterreko praktiketako ikasleak izango dira.

12. OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiak aurreikusita ez dauden arazoak edo egoerak konpontzeko hartzen dituen erabakiak onartzea eta ados egotea dakar.

13. KONTSULTAK

Komisarioak, Rebeca Ferrero Martínez eta Yaiza Salmon Morales

Edozein kontsultatarako:

E-maila: concursos.exposiciones@hotmail.com

Tel. 680 122 468

Oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen edozein egoera lehiaketako antolakuntzak ebatziko du egokien den moduan.