Mendibile Horma Pinturaren Lehiaketa

Publicado en eventos, TXOKO MENDIBILE el Domingo, 24 febrero 2019

“Txakolin Etxea” HORMA-PINTURAREN LEHEN ZATIAREN PROIEKTURAKO ETA HORI AURRERA ERAMATEKO LEHIAKETA, LEIOAKO MENDIBILE JAUREGIA ELKARTEAK SUSTATUA.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterraren eta Leioako Udalaren kolaborazioarekin.

 

Leioako Mendibile Jauregia Elkarteak lehiaketa honen deialdia egiten du, Elkarteak zehaztutako helburuak oinarri, arte eta kulturarik gazteena sustatzeko xedez.

 

 

1. PARTE HARTZAILEAK

 

Lehiaketa hau irekita dago Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, 2018/2019. ikasturtean, matrikulatuta dauden ikasleentzat, baita aipatutako fakultatean ikasketak amaitu dituztenentzat ere, oraindik ez badira hamar urte baino gehiago igaro ikasketak amaitu zituztenetik.

 

Aurreko baldintzak bete arren, azken deialdian irabazlea suertatutako egileak ezingo du aurtengo deialdian aurkeztu.

 

 

2. MODALITATEA

Leioako Mendibile Jauregiko (Mendibile 42) behe hormetan pintatzeko den horma-irudi proiekturako lehiaketa irekia. Oinarriekin batera, hormen argazkiak doaz, zehaztuz horma-irudia zein zonaldetan egin behar den.

 

 

3. GAIA

Edizio honetarako gaia librea da, baina positiboki baloratuko da eraikina Bizkaiko TXAKOLIN ETXEA dela aintzat hartzea.

 

 

4. IZEN-EMATEAK

Proiektuetan, nahitaez agertu behar da autorearen izena eta abizena. Hauek egongo dira proiektuaren atzeko aldean, inoiz ere proiektuaren aurreko aldean Lehiaketara aurkeztuko diren lanek, nahitaez, proiektuaren izenburu bat eduki behar dute identifikazioa errazteko.

Lanak paperean aurkeztuko dira (A2 tamainakoak askoz jota) eta euskarri zurrunean (kartoi-luman) montatuta. Aurkeztuko dira erakusgai jarriko diren moduan.

Lanekin batera, 2018/2019. ikasturteko matrikulari dagokion frogagiriaren fotokopia erantsiko da, edo hala badagokio, ikasketak amaitu izanaren ziurtagiria. Gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira biak, eta gutun-azalaren kanpoaldean, izenburua eta autorearen izen-abizenak jarri beharko dira, harremanetarako telefono zenbaki batekin.

5. AURKEZTEKO EPEA

Lanak aurkezteko epea 2019ko otsaliaren 18tik martxoaren 8ra izango da, biak barne. Leioako Mendibile Jauregiko ordutegia lanak entregatzeko: asteartetik larunbatera, 12:00-13:00 eta 16:00-17:00. Horrez gain, Leioako UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko atezaintzan ere entregatu ahal izango dira lanak, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara.

 

 

6. EPAIMAHAIA

Bost pertsonez osatuta egongo da epaimahaia: UPV/EHUko ordezkariak, Mendibile Jauregia Elkarteko ordezkariak eta Leioako Udalekoak.

 

 

7. LANAK HAUTATZEA

Epaimahaiak aukeratuko du, aurkeztutako lanen artean, lehiaketarako zeintzuk onartzen diren. Lan horiekin, erakusketa egingo da Leioako Mendibile Jauregiko erakusketa aretoan, 2019ko martxoan eta apirilean zehar.

 

 

8. EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

Erabakia publikoa eta atzeraezina da, eta martxoaren 15ko 13:00etan emango da, Leioako Mendibile Jauregian. Horretarako, prentsaurrekoa egingo da Jauregiko instalazioetan.

Epaimahaiak, hala baderitzo, lehiaketa saririk gabe uztea eskubidea du.

 

 

9. ERAKUSKETARAKO HAUTATUAK IZAN DIREN BAINA SARIRIK JASO EZ DUTEN LANAK ERRETIRATZEKO EPEA

Erakusketarako hautatuak izanik SARIRIK JASO EZ duten proiektuak erretiratzeko epea 2019ko maiatxaren 9etik 18era bitartekoa izango da, Mendibile Jauregian bertan. Epea igarota, antolakuntzak ez du ardurarik hartuko aurkeztutako originalak entregatzeko.

Oharra: lanak hartzeko ordutegia 12:00-13:00 eta 16:00-17:00 izango da.

 

10. SARIA

Sari ekonomikoa Leioako Mendibile Jauregia Elkarteak ordainduko du. Lanik eta horma-irudi proiekturik onenerako saria HIRU MILA (3.000) EUROKOA izango da.

Saria bi epetan ordainduko da: lehen MILA ETA BOSTEHUN (1.500) EUROAK saria irakurri eta entregatzeko ekitaldian ordainduko dira.

Bigarren MILA ETA BOSTEHUN (1.500) EUROAK horma-irudia amaitutakoan ordainduko dira.

 

11. PROIEKTU IRABAZLEA AURRERA ERAMATEA

Proiektuaren irabazleak horma-irudia egiteko zuzendaritza teknikoaren ardura izango du. Horma-irudia 2019ko apirilean egingo da.

Beharrezko material, aldamio, lizentzia eta gainerako gastu guztiak Mendibile Jauregia Elkarteak ordainduko ditu.

Proiektuaren irabazleak lana margotzeko laguntzailerik behar izanez gero,  Pintura Masterreko praktiketako ikasleak hartuko dira.

 

 

12. OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiak aurreikusita ez dauden arazoak edo egoerak konpontzeko hartzen dituen erabakiak onartzea eta ados egotea dakar.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen edozein egoera lehiaketako antolakuntzak ebatziko du egokien deritzon moduan.

 

13. KONTSULTAK

Komisarioak, EHU/UPVk esleituta.

Edozein kontsultatarako:

Email: